ARLAMENDIKO MINTEGIA
Arlamendiko mintegia Gorbeiako Parkean dago, Baranbio herrian, Zuia udalerrian, eta Baranbioko Administrazio Batzarraren jabetzakoa da.
Mintegiak 5.000 metro koadro inguruko azalera du; horma 300 metro luze da, eta 2 metro garai, hau da, 600 metro koadroko azalera du.
Mintegia han eraiki zen, inguru hartan, “Arri-ola-mendi”-n, harrizko harrobiak daudelako. Ez dago eraikuntzari buruzko daturik, baina, dauden datu guztien arabera, XVIII. mendekoa da, eta handik 500 metro lehenago “mintegi zaharra” dago, Orozko udalerriarena.
Eraikin hauen helburua haritz- edo pago-landare ona izatea zen, herri- eta baserri-inguruetan landare horien sailak egiteko. Gaur egun, ikus dezakegu sail horiek haritz- eta pago-ale ederrak dituztela.
1901ean, Baranbiok azken aldiz atera zuen enkantean mintegiaren aprobetxamendua.
Arlamendiko mintegia bakarra da haren tamaina eta eraikuntza kontuan hartuta.
Garrastatxutik Arlamendirako ibilbidea 7,5 kilometrokoa da; nahiko laua da, eta bi orduan egiten da, erraz.