Español | Euskara

Bideak

XVII. mendearen hasieran eraiki zen Andre Mariaren santutegi hau, eta ibilbidean toreatzeko plaza erabiltzen zena, meatze-lagin baten galeria, kirikiñousie, pagoak eta aritzak, ikus ditzakegu, Katzabasoko puntara iritsi baino lehen. Punta leku magikoa da, eta ilunabarrak ahaztezinak dira han. 2 kilometroko ibilbide erraza da, eta uda da ibilbidea egiteko urtarorik okerrena.

Herriko erdialdetik iparralderen dagoen auzoa da. Ibai ondoko eremuan Zubiate dorre zaharraren zati bat dago oraindik. Dorrearen ondoan Uratse iturria dago, auzoari izena ematen diona. Ehun eta berrogeita hamar urtean baino gehiagoan, oraingo iturriaren goialdean Baranbioko bainuetxea egon zen, harrizko hiru bainuontzi zituena.

ARLAMENDIKO MINTEGIA
Arlamendiko mintegia Gorbeiako Parkean dago, Baranbio herrian, Zuia udalerrian, eta Baranbioko Administrazio Batzarraren jabetzakoa da.

Mintegiak 5.000 metro koadro inguruko azalera du; horma 300 metro luze da, eta 2 metro garai, hau da, 600 metro koadroko azalera du.
Mintegia han eraiki zen, inguru hartan, “Arri-ola-mendi”-n, harrizko harrobiak daudelako. Ez dago eraikuntzari buruzko daturik, baina, dauden datu guztien arabera, XVIII. mendekoa da, eta handik 500 metro lehenago “mintegi zaharra” dago, Orozko udalerriarena.
Eraikin hauen helburua haritz- edo pago-landare ona izatea zen, herri- eta baserri-inguruetan landare horien sailak egiteko. Gaur egun, ikus dezakegu sail horiek haritz- eta pago-ale ederrak dituztela.… Continue reading

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Museo Virtual

Foto para el recuerdo

POL 0040 Inaguración de la escuela Antonio Rueda en Amurrio.jpg