Español | Euskara

Bideak

Merezi du Burbonako baso ederra bisitatzea. Hara iristeko, Garrastatxutik irten behar da, eta, Katzabaso igaro ondoren, leku lau batean ibili behar da, Burbonako hiru postontzietara iritsi arte (erdikoa, mendebaldekoa eta ekialdekoa). 17, 5 kilometroko ibilbidea da, eta 5 orduan egiten da. Ez da komeni ibilbide hau udan egitea, intsektu asko egoten baitira.

Garrastatxutik irten eta gero, Nafarkortako postontzirantz joango gara, eta hortik, Aranekoarrirantz. Leku horretan gertatutako kondaira bat dago. Kondairak dioenaren arabera, Arane baserriko (Orozko) neska bat, Gabonak igarotzeko Murgiatik jaisten ari zela, elurrak harrapatu zuen muino hartan, eta elurtearen ondoren hiru txirikorda baino ez ziren agertu; badirudi otsoek jan zutela. Aranekoarri igaro ondoren, Ubixetako artzain-artegiraino joango gara. Artegiaren goialdea Euskal Herriko begiratoki ederrenetako bat da. Hortik Garrastatxura itzuliko gara. Ibilbidea 12,5 kilometrokoa da, desnibel handikoa, eta erraz egin daiteke 4 orduan.

 

Meatzea Atxagan eta San Anton mendiaren artean egin zen, nagusiki. Baranbioko erdialdetik irtenda eta Etxebarri auzotik igarota, San Antonera iristen gara. Han meatze horren zabortegia ikus dezakegu. Hegoalderantz jarraituz ez gara San Antongo postontzira iristen. San Antongo ermita (Lezama) goi-goian zegoen, oraingo postontziaren parean. 3,5 kilometroko ibilbidea da, eta 3 orduan egiten da.

 

Museo Virtual

Foto para el recuerdo

POL 0026 Ladislao Guerra Villacian concejal y alcalde.jpg